Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Mixel Ducau eta Caroline Philips-ekin hasiko da Lagunekin Kantari
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen. 2023ko edizioa maiatzaren 12an zabalduko du Mixel Ducau eta Caroline Philips bikoteak.
-
Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 4tik 21era
Kultur etxe sareak Poltsiko Antzerkia Jaialdiaren edizio berri bat aurkezten du, hogeita hamabigarrena, 2023ko maiatzaren 4tik 21era bitartean garatuko dena.Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espazioetan.
-
Liburuaren Nazioarteko Egunean azoka eta jarduerak Gipuzkoa plazan
Apirilaren 23an, igandea aurten, Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da eta Donostia Kulturak Liburu denden elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, goizeko 9:15etatik iluntzeko 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira aurtengoan ere.
-
Ibiltariaren Asteak lau hitzordu ditu Intxaurrondon apirilaren 24tik 28ra
Intxaurrondoko Ibiltariaren Asteak 29. edizioa beteko du aurten eta lau hitzordu izango ditu Intxaurrondo Kultur Etxean. Haizalde Elkartearekin batera antolatutako hitzaldiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.