Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Intxaurrondoko Ibiltariaren 30. Astea izango da aurten eta bost hitzordu (Isabel Herguera, Tino Soriano, Roge Blasco, Ander Izagirre eta Irantzu Iribar) izango dira apirilaren 19tik 25era Intxaurrondo Kultur Etxean. Haizalde Elkartearekin batera antolatutako hitzaldiak arratsaldeko 19:30ean hasiko dira. Sarrera librea izango da edukiera bete arte.

Roge Blasco

Lehen zita, hilaren 19an, ostiralean, izango da El sueño de la sultana filmaren proiekzioarekin. Isabel Hergueraren zuzendaritzapean, emakumeek gobernatutako irudimenezko herrialde baten istorioa da protagonista.

Astelehenean, hilaren 22an, Tino Soriano argazkilariak Fotografiando para National Geographic  izeneko hitzaldia emango du. Honekin loturik, munduan barrena egindako argazki batzuk osatzen dute Los colores del mundo erakusketa, Intxaurrondon ikusgai egongo dena apirilaren 22tik maiatzaren 31ra arte.

Asteartean, hilaren 23an, Roge Blascok 40 años informando sobre viajes y aventuras hitzaldiaren izenburupean, munduari bira oinez edo Hego Amerika zeharkatuz eman dioten nabigatzaile bakarti, naufrago eta ibiltarien istorioak transmitituko ditu.

Asteazkenean, hilaren 24an, Ander Izagirre Elkanoren herriari bueltaka arituko da, euskaldunen herriari bira geografiko, historiko eta mentala emanaz.

Azken aurkezpena, ostegunean, hilaren 25ean izango da, Irantzu Iribarrek Europako leku desberdinak motoarekin zeharkatuz bizitako esperientziei buruz hitz egingo du.