Hizkuntzak
Método Barre Andrea Caballero
Barre metodoak balleta, yoga eta pilates-a konbinatzen ditu, gorputzeko hainbat atal indartzen laguntzeko, estresa murriztu eta malgutasuna handitzen dugun bitartean. AEBetan eta mundu osoko sare sozialetan arrakastatsua izaten ari den modalitate berri honetan gure gorputzaren pisuarekin lan egingo dugu. Gorputzaren hainbat atal indartuko ditugu: besoak, zangoak, izterrak, sabelaldea eta bizkarra. Jarduera hau egiteko ez da beharrezkoa izango ballet-eko barrarik.
Programa:
• Egonkortze ariketak eta mina eta lesioak ekiditeko gerrialde eta pelbisaren jarrera egokia barneratzea.
• Bizkarrezurraren luzatzea mina eta lesioak saihesteko.
• Ariketen gaineko kontrola izatea.
• Zehaztasuna izatea ariketen exekuzioan, hau da, jarreren alineazio egokia izatea.
• Barreko elementu esanguratsuenak ezagutzen hasi eta menderatzea.
• Barreko elementu esanguratsuak arnasketaren bidez lantzea, eta arnasketak duen garrantziaz jabetzea.
• Elementuak arintasunarekin gauzatzea, musikaren erritmoa jarraituz.
• Elementuak beste musika batzuekin gauzatzea.
• Barreko 12 piezak banan-banan ezagutzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala:
Arropa eta zapata erosoak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Besterik
Mugikor ikastaroa: eguneroko tresna erabilgarriak Plus 55
maiatzak 16 - maiatzak 23
Casares K.E.
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 22
Victoria Eugenia Antzokia
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 25
Victoria Eugenia Antzokia