Hizkuntzak
Método barre Eva Lamsfus
Modalitate honetan, balleta, yoga eta pilates-a konbinatzen dira, gorputzeko hainbat atal indartzen laguntzeko, aldi berean, estresa murriztu eta malgutasuna handitzen dugun bitartean.
AEBetan eta mundu osoko sare sozialetan arrakastatsua izaten ari den modalitate berri honetan, gure gorputzaren pisuarekin lan egingo dugu. Gorputzeko hainbat atal indartuko ditugu: besoak, zangoak, izterrak, sabelaldea eta bizkarra. Gainera, estresa murrizten eta gure gorputzaren malgutasuna handitzen lagunduko digu.
Jarduera hau egiteko ez da nahitaezkoa izango ballet-eko barrarren erabilera,
Programa
• Lunbar-pelbiseko egonkortzea ariketen postura egokia barneratzeko mina eta lesioak
ekiditeko.
• Bizkarrezurraren luzatzea mina eta lesioak saihesteko.
• Ariketen gaineko kontrola izatea.
• Zehaztasuna izatea, hau da, posturen alineazio egokia izatea.
• Barreko elementu esanguratsuenak ezagutzen hasi eta menderatzea.
• Barreko elementu esanguratsuak arnasketaren bidez lantzea, eta arnasketak duen
garrantziaz jabetzea.
• Elementuak jariokortasunarekin gauzatzea. Musikaren erritmora.
• Elementuak landu ez den beste musika batekin gauzatzea.
• Barreko 12 piezak banan-banan ezagutzea.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Arropa eta zapata erosoak.
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Besterik
Mugikor ikastaroa: eguneroko tresna erabilgarriak Plus 55
maiatzak 16 - maiatzak 23
Casares K.E.
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 22
Victoria Eugenia Antzokia
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 25
Victoria Eugenia Antzokia