Hizkuntzak
Costura (Avanzado) Ascen Albisu
Oharra:
Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Casares-Tomasene Kultur Etxera joan, e-posta bidali
Joskintza arloan aurretiazko ezagutza duten ikasleei zuzendutako kurtsoa. Jantzien sorkuntzari eta transformazioari buruzko ezagutzetan sakondu egingo da ikastaro honetan eta, honela, norberak sormenezko edota estilo tradizionaleko diseinuak sortzeko aukera izango du. Klaseetan teknika eta aukera desberdinak aztertuko dira.
Programa
• Josteko makina nola erabiltzen den gogoratzea.
• Neurriak ondo hartzea.
• Morfologiaren analisi orokorra.
• Pertsona bakoitzari egokien gelditzen zaion mozketa estiloa jakitea.
• Proiektu bakoitzerako jarraibide egokiak: hari ahulak, oihala jartzea, etab.
• Ehun bakoitzaren ezagutza.
• Patroiaren eta diseinuaren aukeraketa.
• Ehunean patroiak jartzea.
• Ikasle bakoitzaren proiektuetan sakontzea eta prozesu horiek gainerako ikasleekin partekatzea, hori baita ikasle bakoitzarentzat aberasgarriena.
• Jantzigintza teknika desberdinak ikasiko ditugu jantzi bera sortzeko.
Ikasleak eraman beharreko materiala
Ikasle bakoitzak bere proiektua aurrera eramateko material espezifikoa eraman beharko du: Telak, guraizeak, hariak, orratzak…
Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...
-
Besterik
Mugikor ikastaroa: eguneroko tresna erabilgarriak Plus 55
maiatzak 16 - maiatzak 23
Casares K.E.
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 22
Victoria Eugenia Antzokia
-
Antzerkia eta dantza
Dantzatuko zenuke gurekin? Maddi Gaztelumendi, Malandain Ballet Biarritz
maiatzak 25
Victoria Eugenia Antzokia