Hizkuntzak
Euskal Jaiak
Donostian iraileko lehen egunetan izan ohi dira Euskal Jaiak. Formatu txikiko kultur jarduerez osatutako programa bat, estropaden igandeen inguruan, non kultura, folklorea eta euskal kirola batzen baitira.
Aurten, ezin konta ahala jarduera egingo dira: kantautoreak, kontzertuak, dantzaldiak, herri-kirolak eta ikuskizunak.
2023ko Egitaraua
Estropaden bi igandeekin batera, euskal kulturaren inguruko hainbat jarduera egiten dira gure hirian
2023ko Kartela
Aurtengo kartelaren egilea Julen Cano da. Arte Ederretan eta Publizitate eta Publizitate Grafikoan lizentziaduna, diseinuaren arloan garatu du bere ibilbide profesionala, hiriko hainbat estudio eta agentziatan lan eginez, baita kultur proiektuetan ere, eta Europako Kultur Hiriburuko Arte zuzendaria izan da. Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko komunikazio-lana diseinu-proiektuekin, erakusketekin eta ekitaldiekin uztartzen du.
Bere lana, "Zirrar!" izenburuarekin, kartela collage teknikaren bidez egin da, eta Euskal Jaietako hainbat alderdi transmititu nahi ditu. Lehenik eta behin, Euskal Dantzako bi dantzari daude dantzaren bidez gozatzen. Atzealdean, berriz, askoz ere modu sotilagoan, Konstituzio plazako arkuetan, pertsonak daude koadrilan, bikotean, jaiez gozatzen.
Sagardo Eguna
XXXVI. Sagardo Eguna irailaren 2an izango da, larunbata, Konstituzio plazan, 11:00etatik 13:45era. Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteko 34 sagardogilek ekoitzitako sagardoak dastatzeko aukera izango da eta trikitilarien musikarekin girotuta, txorizo-pintxoekin, bakailao-tortillarekin eta gaztarekin batera.
Aurten, Hernaniko Alberro Sagardotegiko Joxe Mari Alberro, Aiako Satxota Sagardotegiko Juan Ignacio Artola eta Ana María Pascual eta Urnietako Setien Sagardotegiko Eugenio Urruzola izango dira omenduak.
Dantza Sueltoko txapelketa
Dantza Sueltoko txapelketa, Euskal Dantzarien Biltzarraren laguntzarekin, irailaren 3an izango da, igandea, Konstituzio plazan, arratsaldeko 18:00etan. Bikote bakoitzarentzat Fandango bat eta Arin Arin bat interpretatuko dira txistuarekin eta trikitiarekin. Puntuatuko diren beste bi froga ere pasa beharko dira: "Besoak airean" (Fandangoko 2 pauso) eta "txapela gainean" (Arin arineko 2 pauso) eta derrigorrezkoa da usadiozko jantzia erabiltzea. Guztira 11 bikotek hartuko dute parte.
IZEN-ABIZENAK | ADINA | HERRIA | IZEN-ABIZENAK | ADINA | HERRIA |
SAIOA GALARRAGA PARDINA | 23 | BERGARA | JULEN MURGIONDO IZAGIRRE | 22 | BERGARA |
ALAIA AMUBIETA ECEIZA | 28 | AZPEITIA | AMETS AMUBIETA ECEIZA | 25 | AZPEITIA |
ANE ANUARIZ | 16 | LEZO | MIKEL ESNAOLA | 15 | LEZO |
MIKEL ARTOLA BALDA | 25 | USURBIL | BEÑAT OLANO DUQUE | 25 | GASTEIZ |
LAURA BASTIDA | 22 | AZPEITIA | EKAIN UZKUDUN | 22 | AZPEITIA |
KATERIN ARTOLA TELLERIA | 22 | OIARTZUN | IKER BELINTXON LIZARAZU | 21 | LEZO |
MAREN GÁLVEZ GARMENDIA | 18 | LEZO | GORKA GRANADO TERRONES | 19 | SOPELA |
JONE ARRIARAN LIZARRALDE | 16 | AZPEITIA | GERMÁN ARAMBURU SARASUA | 21 | AZPEITIA |
ANE JAUNARENA | 16 | LEZO | ENDIKA OSA | 17 | LEZO |
NORA AIZPURU SAEN DE SAMANIEGO | 17 | AZPEITIA | IKER ZABALA ETXEBERRIA | 17 | AZPEITIA |
MALEN ARRIZABALAGA | 16 | AZPEITIA | ENAITZ SEGUROLA | 16 | AZPEITIA |
Historia
Gipuzkoako Foru Aldundiak 1896an sortu zituen Euskal Jaiak (“Fiestas Euskaras”). Jai haietan, baserri-giroko lehiaketak antolatzen ziren, eta haien osagarri izaten ziren literatur lehiaketak, dantzaldiak eta herri-kirolak, euskal ohituren eta folklorearen gorespenez.
893an, Antoine D’Abbadiek, Sara, Donibane Lohizune eta Urruñako Euskal Jaien sortzaileak, euskal jai bat antolatu zuen Azpeitian. Gipuzkoako Foru Aldundiak segida eman zion ekimen hari, eta Arrasaten egin zituen lehen aldiz. Hurrengo urteetan, beste herri batzuetan egin ziren.
Donostiako lehen Euskal Astea 1927ko irailaren 8tik 18ra antolatu zen, Jose Antonio Begiristain alkatearen ekimenez. Hurrengo urtean, Aldundia ere sartu zen antolakuntza-batzordean, Turismo Ekintzetxearekin batera. Gerrateak eten egin zuen Euskal Jaien bigarren etapa hura, baina 1940an, El Diario Vasco eta Turismo Ekintzetxea Euskal Astea berreskuratzen saiatu ziren.
1961ean, bere jatorrizko izena hartu zuen berriro Asteak: Euskal Jaiak edo “Fiestas Euskaras”, eta hala egin ziren 1985a arte. Urte batzuetako geldialdiaren ondoren, 1994an Parte Zaharreko zenbait elkartek berreskuratu egin zituzten jaiak, eta Turismo Ekintzetxea berriro sartu zen antolakuntza-lanetan, Parte Zaharreko Jai Batzordearekin batera.