Web mapa
Hizkuntzak

Intxaurrondo

Kultur Etxea

Musika Musika Dkluba

Iragandako ekitaldia

Intxaurrondo K.E.

18€ / 16€ (aldez aurreko salmenta)

Hizkuntza: gaztelania
180 minutu

Triángulo de amor bizarro

Triángulo de Amor Bizarro

Rodrigo Caamaño Díaz (gitarra eta ahotsa), Isabel Cea (baxua eta ahotsa), Rafael Mayo (bateria) eta Rubén Muñoz (teklatua eta gitarra)

Triángulo de Amor Bizarro taldeak zuzenean aurkeztuko du lan berria: Sed. Horrela deskribatu dute diskoa: “Sed disko mundutar eta lurtarra da, pertsonaia batzuen emozio primitiboak jorratzen dituena etsaitasunezko mundu aldakor eta teknifikatu batean, non denbora abiadura latzean pasatzen den. Arrakastaren, ospearen eta boterearen bilaketari, gailurreko bakardadeari, une onei eta zure moduko pertsonaia batzuen gainbehera saihetsezinari buruzko diskoa da”. Haien zuzenekoa, haiek bezala, deskribaezina da. Ikusi beharrekoa.

Höppper

Oskar Amores (abeslaria eta gitarra), Pedro Galdon (baxua), Carlos Toro (gitarra) eta Yon González de Amezúa (bateria)

Höpperrek Ciudades vacías disko berria aurkeztu du. Estetika garaikideetatik ihes egiten du eta 90eko hamarkadako soinu ilun eta sendoekin esperimentatzen du.

Taldeko kideak Freenetic, Fairlight, Prim Lane, 2AM, Krell edo Sphionkop taldeetan aritu dira. Besteak beste, Saxon, Social Distortion, Dio eta Ritchie Blackmore nazioarteko taldeen teloneroak izan dira, eta Delorean eta Buenas noches Rose taldeekin gau zaratatsuak partekatu dituzte.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...