Web mapa
Hizkuntzak
Pentsamendua eta gogoeta Pentsamendua eta gogoeta Hitzaldia

2024 ekainak 11 • 19:00

Okendo K.E.

Hizkuntza: euskara

Doan aretoa bete arte

Asier Blas Mendoza

Hitzaldiaren jatorrizko izenburua: Armenia: Genozidioaren eta gerraren artean milaka urteko herri baten biziraupen zaila.

Armenia herri zibilizazio ikuspegitik munduko zaharrenetako bat da Asia Mendebaldean eta Europan. Bere historia aberatsa eta konplexua da, milaka urte hartzen ditu, garai onberagoekin eta zailagoekin. XX. mendea izan zen armeniarrek bizi izan duten unerik txarrena, orduan genozidioa pairatu eta lurralde historikoen galera garrantzitsu bat izan zuten. Halere, armeniarrek bizirik iraun zuten eta XXI. mendea estatu independente batekin hasi zuten.

Testuinguru zail batean Erevanek azkeneko urteetan erronka ugari izan ditu geopolitika konplexu batengatik eta azeriekin duen gatazkagatik. Azken horren ondorioa Karabakh Garaia Bakuren alde galtzea izan da. Beste behin armeniarren lurralde historiko bat hustu da. Hala ere, Azerbaijan ez dago ase eta orain NBEk aitortzen dituen Armeniako estatuko mugen baitako zenbait lurralde eskatzen ditu. Gerra-mehatxuak presente jarraitzen du geopolitika-joko arriskutsu baten erdian.

Asier Blas Mendoza (1977) Politika eta Administrazio Zientzia saileko irakaslea da UPV/EHUn. Sail honetako zuzendaria izan zen 2018 eta 2022 artean. Parte Hartuz ikerketa taldeko kidea da eta Geopolitikaz ikerketa taldeko zuzendaria. Bere ikerketa lerro nagusiak demokrazia ereduak, nazio gatazkak eta nazioarteko politika dira, atentzio berezia jarriz Sobietar Batasuna desagertzearen ondorioz sortutako estatuetan.
Kaukasoko eskualdeari dagokionez, aspalditik ezagutu, bisitatu eta egonaldiak egiten ditu bertan. Irakasle bisitaria izan da Ivane Javakhishvili Tbilisiko Estatuko Unibertsitatean.

26. Luis Valtueña Nazioarteko Saria. Argazkigintza Humanitarioa erakusketarekin loturiko jarduera.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ekitaldi batzuk...