Lugaritz Kultur Etxea hiriak duen
nortasun handieneko auzo batean dago kokatuta.
Kultur Etxe hau 1993an egin zen eraikin berri bat da eta izandako
ibilbideak auzoko erreferente bihurtzeaz gain, eskaintzen duen arte
eszeniko programa dela eta hiri osorako erreferente ere bada.
Antiguoko merkatu zaharra erabilera anitzeko areto gisa moldatu
eta auzoko elkarte askok beren jarduerak bertan garatu ahal izan
dituztenez, Antiguon gizarte, kultur eta kirol parte-hartze giroa
sortzea lortu da.
|