Kultur Etxe hau Anoeta Estadioaren
barruan dago, hala zerbitzuetan nola edukietan berrikuntza asmoak
ageri dituen gune batean.
Kultur Etxea 2001. urtean inauguratu zen Estadioaren
tarteko oin batean. 2003. urtean handiagotu egin zitzaizkion instalazioak,
Estadioan bertan zegoen beste gune bat gehituz (Ernest Lluch II),
7 eta 8 ateen artean.
Kultur Etxearen ezaugarri dira zerbitzuen askotarikoa
eta ordutegi zabala. Eskaintza horri eta kokalekuari esker, auzotarrek
eta elkarteek, eta ez bakarrik Amarakoek, erreferentetzat daukate.
Jardueren artean, Erakusleihoa nabarmentzen da.
Programa honek formatu txikiko emanaldi eszenikoak bildu nahi ditu,
esperimentazioaren alorrekoak izanik artegintza desberdinak nahasten
dituztenak.
|