XVIII. mendeko baserri zahar hau 1988.
urtean berriztatu eta Intxaurrondoko Kultur Etxean bihurtu zen.
Bibliotekak arreta handia jartzen die haurrei eta hauei zuzenduak
daude fondo eta zerbitzu gehienak; pertsona helduen eskariari, berriz,
Intxaurrondo Berri Kultur Etxearen zerbitzuekin erantzuten zaio.
Jarduera agendaz gain (haurren antzerkia, ipuin kontalariak, ikus-entzunezko
proiekzioak, txotxongiloak, musika…) Intxaurrondoko Aste Gastronomikoa
bezalako jarduerei laguntzen die.
Eskaintzen dituen zerbitzu ezberdinetatik bere espezialitatekoak,
ikus-entzunezkoak, nabarmentzen dira.
Larrotxene Kultur Etxearen instalazioak Intxaurrondo Berri Kultur
Etxearen (Intxaurrondo hegoaldean) instalazioekin osatzen dira.
|