Ikus-entzunezkoen esparruan dago espezializatuta eta lana hiru
norabide nagusitan banatzen du: formazioa, ekoizpena eta erakusketa.
FORMAZIO PLANAren helburua parte hartzaileek maila ezberdinen
bitartez jakintza modu iraunkorrean eta pixkanaka bereganatzea
da:
- Ikus-entzunezko hizkuntzarako sarrera ikastaroak 6 eta 18
urte arteko haur, nerabe eta gazteentzat (Kamera
Atzean Programa, DAMAk
babestua)
- Ikus-entzunezko hizkuntzarako sarrera ikastaroak
16 urte baino gehiagokoentzat bi modutara:
- Bideoa: Formazio teorikoa dago eta hau
lan praktikoekin osatzen da.
- Gidoia: Tailer hau gidoia idazteko prozesua
ezagutzeko da, bertan, parte hartzaileei beraien gidoiak garatzeko
behar dituzten tresnak eskaintzen zaizkie.
- Sakontze maila: bideo eta gidoi tailer praktikoak
antolatzen dira abilezi berriak hartu eta ikasitakoa garatuz
ikus-entzunezko lan bat egitearen esperientzia batekin bukatu
ahal izateko.
-..Ikastaro monografikoak:
espezialista eta profesionalen eskutik (aktoreak zuzentzea,
dokumental proiektuak, filmen analisia…)
Kontsulta ezazu eskaintza osoa:
PRODUKZIOARI dagokionez, aipatzekoa da Zentroak
produkzio bideografikoen errealizazioari ematen dion laguntza.
Laguntza hau honako bi puntu hauetan banatzen da:
- Gidoi aholkularitza: bideragarritasuna,
gidoi tekniko bat egiteko orientazioa, aurrekontua eta lan egitasmoa.
- Materialaren mailegua: laguntza teknikoaz
gain, Zentroko grabaketa eta edizio ekipoak eskaintzen dira
doan.
- Teknikari eta aktore poltsa.
DIFUSIO PROGRAMA hiru ardatz nagusitan dago
pentsatuta: Larrotxenen ekoiztutako lanen difusioa, laburmetraien
erakusketa eta jarduera osagarriak.
- Larrotxenen ekoiztutako lanen difusioa: ikastaroetan
sortutakoak nahiz banakakoek egindakoak hainbat lehiaketa eta
jaialdietan zabaltzeaz gain, Zentroan bertan, urtero antolatzen
den Bideoaren Astean erakusten dira.
- Laburmetraien erakusketa: sustraituen dagoen
programa Berriketan / Charlando con… da; programa honetan
autore ezberdinen lanak proiektatzen dira autoreen beraien aurrean.
Proiekzioaren ondoren, bertaratutakoak gonbidatutako pertsonarekin
hitz egiteko aukera daukate.
- Lanak eta sariak.
- Jarduera osagarriak: Zine Fantastiko eta
Ikarazkoaren Jaialdiari, erakusketa tematikoei…laguntzen
die.
Lanaren hiru norabide hauen helburuak lortzeko Zentroak grabaziorako,
ediziorako eta erakusketarako ekipoak ditu, analogikoak nahiz
digitalak: grabatzeko kamerak, argi eta soinu ekipoak, edizio
mahaiak, ordenagailuak… Material hau antolatzen diren ikastaro
eta tailerretan nahiz banakakoek sortutako ikus-entzunezko proiektuetan
erabiltzen da.
Ordutegi orokorra: Astelehenetik ostiralera 16:00-20:30
Eskola-oporretako ordutegia: 10:00-14:00
Telefonoa: 943 291954