Kultur Etxe hau 2000. urtean ireki
zen eta Larrotxene Kultur Etxearen eskaintza kulturala osatu eta
zabaltzen du Intxaurrondoko auzo osora. Intxaurrondo berriaren hegoaldean
dago, Txara-2 eraikinean.
Etxe honetara adin guztietako irakurleak etortzen dira; gainera,
hemeroteka, bideoteka, fonoteka eta Internetera sartzeko aukera
ere izaten dute.
Bertako areto eta tailerretan askotariko ikastaroak izaten dira,
esate baterako, egur taillaketa, antzerkia edo dantza eta hitzaldi
eta konferentzia ezberdinak antolatzen dira. Honetaz gain, hainbat
programa eta jarduera daude Etxe honetako agenda osatzeko.
|