Archivo » 2011 » marzo
Alicia Amatriain Victoria Eugenia Antzokian egongo da apirilean
martes 01 de marzo de 2011 por donostiakultura en Albisteak

Datorren apirilaren 2 eta 3an, Victoria Eugenia Antzokiak Alicia Amatriain-en Alicia y las maravillas del ballet gala aurkeztuko du 20:00etan.
Alicia Amatriain donostiarrak, Stuttgarteko Balleteko Dantzari Nagusia, zortzi pieza aurkeztuko ditu gala honetan, besteak beste La fierecilla domada, La Dama de las Camelias, Two pieces for Het eta La muerte del Cisne. Marianela Núñez eta Thiago Soares – Londoneko Royal Balleteko Dantzari Nagusiak-, eta Suzanna Kaic eta Juanjo Arqués – Amsterdameko Het Nationale Balletekoak-, izango ditu bidaide ikuskizun honetan.
Argazkia eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, dossierren atalean.
Sarrerak bihar bertan jarriko dira salgai 30, 22 eta 16 eurotan, Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

