Archivo » 2011 » febrero

Jon Garañok zuzendutako Perurena dokumentalaren aurre-estreinaldia Antzoki Zaharrean

Perurena

Jon Garañoren Perurena dokumentalaren aurre-estreinaldia egingo da bihar, otsailak 10, Donostiako Antzoki Zaharrean, arratsaldeko 20:00etan, Donostia Kultura eta ETBren eskutik. Proiekzioa euskaraz izango da.

Moriarti ekoiztetxeak EITBrentzat egin duen proiektua da Perurena. Jon Garañok idatzi du dokumentalaren gidoia eta zuzendaria ere bera izan da. 80 egunean film arrakastatsuaren zuzendari izan zen Garaño, Jose Mari Goenagarekin batera.

Perurena (Sek bat) from Moriarti on Vimeo.

Aita eta semearen arteko harremana du oinarri dokumentalak. Inaxio Perurena semeak 263 kiloko harria altxatzen huts egin zutenetik 300 kilokoari aurre egiten dion arteko prozesua erakutsi nahi du, Garaño zuzendariak azaltzen duenez.

Aita-semeak ez ezik, Andres Osa Sakona (Euskadi Irratiko kazetaria), Iñigo Goñi (El Diario Vascoko kazetaria), Jon Leunda (Garako kazetaria) eta Migeltxo Saralegi harrijasotzaileak hartu dute parte.

Informazio gehiago donostiakultura.com gunearen dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.