Archivo » 2011 » febrero

Etzi, istorio hunkigarri bat, Antzoki Zaharrean

Datorren larunbata eta igandean, otsailak 12 eta 13Dar – Dar produzkioak Etzi antzezlana aurkeztuko du Antzoki Zaharrean 20:00etan.

Gazte eta helduei zuzendutako Karlos Linazasororen izenburu bereko ipuinaren egokitzapen hau, Down sindromedun pertsonengana eta beraien familiengana hurbiltzen lagunduko digu. Umore, intriga eta drama puntu batez, Jose Ramon Soroiz, Pilar Rodríguez, Gorka Zufiaurre eta Asier Oruesagasti – Asier Zinkunegiren zuzendaritzapean - bizitza eta gizakiarekin adiskidetzen lagunduko digute istorio hunkigarri honekin.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak 18 eta 15 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.