Archivo » 2011 » febrero

Festak: Kaldereroen 19 konpartsa ibiliko dira Donostiako kaleetan barna

Caldereros

Datozen egunotan, Hungariako Kaldereroen 19 konpartsa ibiliko dira Donostiako kaleetatik zartaginak joz, txokolaterak konposatuz eta Raimundo Sarriegiren kantak abestuz.

Azken urteotan, Kaldereroen jaietan nabarmen handitu da parte-hartzea. Izan ere, gaur egun ia ez dago auzo bakar bat ere bertako kaleetatik ibiliko den konpartsarik ez duena, zingaroek, gurdiek eta hartz tradizionalak lagunduta.

Konpartsa guztietatik, otsailaren 2an dagoeneko ibilia da Ikasbide Ikastolakoa Amarako kaleetatik zehar. Gaur, ostiralean, otsailaren 4an, haur konpartsa hauek irtengo dira desfilean: Aitor Ikastola, Amara Berri Ikastetxea, Intxaurrondo Ikastola, Lizeo Santo Tomas, Zurriola Ikastola eta Bidebietakoa, haurrek eta helduek osatua. Bihar, larunbatean, otsailaren 5ean, konpartsa tradizionalaz gain hauek parte hartuko dute: Altzatik Elkartasuna AEko konpartsa, Intxaurrondotik Intxaurdi-Ipar Haizea AEkoa, Alde Zaharretik Kai Harripe Alde Zaharreko Euskara Batzordeko haur konpartsa eta “Asociación Cultural Primitiva Comparsa de Caldereros de la Hungría 1884-Parte Vieja” konpartsa; Gros auzotik Hungariako Kaldereroen Groseko Konpartsa, Amaratik Amarakaldek eta Amarako Kaldereroak konpartsak, Erdialdetik Gehitu-ko konpartsa eta Egiako Kaldereroak euren auzotik. Ostiralean, otsailaren 11n, Antiguoko Kaldereroen Konpartsa irtengo da desfilatzera eta hurrengo egunean, larunbatean, otsailaren 12an, Loiolako Kaldereroak eta Herrera-Altzako Kaldereroak konpartsak euren auzoetatik.

Konpartsa tradizionala gaueko 21:50ean irtengo da Fermin Kalbeton kaletik (Ardatza) otsailaren 5ean, Konstituzio plazan kanpatuko da gaueko 22:15ean eta 1:20 inguruan amaituko du bere ibilbidea igandean, Konstituzio Plazan.

Bertan, 350 lagunek parte hartuko dute, horietatik %50 inguru emakumeak dira eta 18 tributan banatzen dira. Ibon Otaegi Pérezek zuzenduko du eta Erregina (Eneko Olasagasti) eta bere Damak (Carlos Zabala eta Teresa Calo) izango dira buru, Konstituzio plazako balkoitik tribuei hitz batzuk zuzenduko dizkietenak. Konpartsan, nola ez ba, gurdiak, hartza (Félix Martínez), hartz-kumea (Elene Martínez) eta Kresala taldearen dantza zingaroak ikusi ahal izango ditugu. Eta, gainera, Udal Musika Eskolako orkestrak parte hartuko du 90 kiderekin.

Konpartsak Udaletxeko Udalbatza Aretoan egingo du entsegu orokorra, ostiralean, otsailaren 4an, 20:00etan.

Informazio gehiago donostiakultura.com gunearen dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.