Archivo » 2011 » febrero
Txotxongillo Taldeak bere azkeneko lana estreinatuko du Ernest Lluch-en
viernes 25 de febrero de 2011 por donostiakultura en Albisteak
Bihar larunbata, otsailak 26, Ernest Lluch K.E. ak Txotxongillo Taldearen Elurrezko panpinaren estreinaldia aurkeztuko du 18:00etan.
Enkarni Genua eta Manolo Gómezek sortutako Txotxongillo Taldeak 40 urte betetzen ditu aurten, denbora honetan txotxongilo antzerkiaren erreferente nagusia bilakatu delarik Euskal Herrian eta Euskal Herritik kanpo: 22 izan dira estreinatutako lanak, 15 plazaratutako ipuin liburuak eta 21 diskak.
Hiru urtetik gorako txikientzat, Elurrezko panpina neguko ipuin goxo eta beroa da, elkarrekin jolastu eta eskuzabalak izaten ikasten duten neska-mutil eta elurrezko panpin baten istorioa.
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.


