Archivo » 2011 » febrero
Espérame despierto, sentsualitatea, gogortasuna eta umorea Gazteszenan
viernes 25 de febrero de 2011 por donostiakultura en Albisteak

Bihar larunbata, otsailak 26, Gazteszenak (Egia K.E.) Mopa Producciones-en Espérame despierto dantza ikuskizuna aurkeztuko du 20:00etan.
Historia handiak zerik ñimiño eta sinpleenetik sortzen dira maiz, egunerokotik, ikus-entzulea leku ustekabeko batera eramanez, gozamenezko bahituran. Espérame despierto, abre esa puerta lanak bi pertsonaiaren artean eratzen den harreman misteriotsuaren voyeur bihurtzera gonbidatzen gaitu; Juan Luis Matilla eta Eloísa Cantón dira antzezleak. Sentsualtasunaren, gogortasunaren eta umorearen artean igeri dabiltza bi pertsonaiak pieza honetan, non musika gorpuztu egiten dela baitirudi, eta haiekin hirukotea osatzen duela. 2009an Biran den Dantza Ikuskizunik Onenari emandako saria, Huescako Nazioarteko Antzerki eta Dantza Ferian.
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak, 10 eurotan, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, Gazteszenako leihatilan emanaldi egunean, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean)

