Archivo » 2011 » febrero

Bularretik Mintzora, haurrak eta irakurketaren inguruko hitzaldiak Donostian

Juan Kruz Igerabide Bularretik Mintzora egitasmoan hitzaldia ematen

Liburutegi Nagusiaren Haur Sailean laister izango dira guraso eta hezitzaileentzat antolatu diren Bularretik Mintzora programaren ikastaroa eta hitzaldiak.

Galtzagorri elkarteak eta Donostia Kulturak hitzarmena sinatu dute egitasmo hau Donostian egin dadin. Aldi honetan, haur irakurketaren alorrean eskarmentu handiko hainbat profesionalek parte hartuko dute. Pello Añorga/strong> idazleak, euskaraz izango den ikastaroa emango du, “Nola kontatu, irakurri eta begiratu liburu bat, eta honetarako gune aproposak sortu”, gaiaren inguruan, datorren martxoaren 15, 17, 22 eta 24an, arratsaldeko 17:30-19:30 ordutegian.

Jarraian Juan Kruz Igerabide idazlearen txanda etorriko da, “Haur literatura eta hizkuntza afektiboaren arteko lotura” gaiarekin. Bigarren hitzaldi hau ere euskaraz izango da, martxoaren 30ean, asteazkenean, arratsaldeko 18:00-19:00 ordutegian.

Azkenik Juan Karlos Alonso psikologoak “Irakurketaren garrantzia haurraren garapen emozional eta intelektualean” gaia landuko du. Hitzaldia gaztelaniaz izango da, apirilak 1ean, ostiralean, arratsaldeko 18:00-19:30 bitartean.

Hitzaldi guzti hauetarako sarrera dohainik izango da baina aldez aurretik parte hartu nahi den hitzaldi bakoitzean izena eman behar da, Bibliotecas Públicas izeneko webgunean, lineazko zerbitzuak atalean edo e-mail bat bidali haurliburutegia [a bildua] donostia.org. helbidera.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.