Archivo » 2011 » febrero

Almudena Cid eta Cecilio Alonso kirolari ohiak, dFERIAko jarduera paraleloetan gonbidatuak

Almudena Cid gimnasta ohia eta Cecilio Alonso eskubaloi-jokalari ohia izango dira Gorputza bere mugaraino eramanik izeneko eztabaida-elkarrizketan parte hartuko duten espainiar kirolari ezagunak. dFERIA 2011ko jarduera paraleloen barnean kokatutako ekintza hau, martxoaren 16ko 17:00etan ospatuko da, Victoria Eugenia Antzokiko Txina Aretoan. Jarduera honek aurrez aurkeztutako ekintzekin bat egingo du, hala nola, “Gorputz asegabea” eztabaida-elkarrizketa, Clara Obligado eta Belen Altunarekin baita hitzaldiak izango diren toki berean, jorratutako gaiei buruzko erakusketa bat ere. Honetaz gain, Manta ikuskizunaren ostean, eztabaida-solasaldia izango da Eric Lamoureux, zuzendari eta koreografoa, eta Héla Fattoumi dantzariak parte hartuko dutelarik. Natxo Montero eta Noemí Viana dantzariekin ere workshop-ak antolatu dira eta baita Besteok antzerki banatzaile, konpainia eta ekoizleen elkartearen aurkezpena.

Informazio gehiago: www.dferia.com

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.