Archivo » 2011 » febrero

Gaurtik aurrera, Clermont-Ferrand Zinemaldiko LABO 2011 film laburrak Donostian

LABO Donostia

Azken lau urteotan gertatu bezala, aste honetan Clermont-Ferrand Zinemaldiko film labur esperimental berrienen erakusleiho bilakatuko da Donostia. Otsailaren 22tik 26ra Antzoki Zaharrean eskainiko dira nazioarteko film laburren jaialdi garrantzitsuenetakoa denaren sail esperimentalean hautatuak eta proiektatuak izan diren 40 film laburrak. Tabakalerak eta Donostia Kulturak bat egin dute berriz ere Donostian Labo zikloa antolatzeko eta jakinmina dutenei, proposamen berritzaile eta originalen zale direnei eta estimulu bisual bitxi, harrigari eta ausartak bilatzen dituztenei lan esperimentalen sorta zabal eta ezinbesteko hau eskaintzeko.

Labo 2011 zikloa osatzen duten 40 film labur esperimentalak, 5 multzotan banatuta, asteartetik larunbatera proiektatuko dira arratseko 20:00etan. Aurten proiekzioak Donostiako Antzoki Zaharrean izango dira, ez Tabakaleran. Sarrera doakoa izango da eta saioak ordu eta erdi inguruko iraupena izango dute.

Informazio gehiago eta argazkiak Donostia Kulturako dossier-sailean eta programazio osa Tabakalerako webgunean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.