Archivo » 2011 » febrero

Freedom Call talde alemaniarra izango da aurten 9. Heavy Jaian

Freedom Call, Alemaniako heavy talde garrantzitsua, Larratxo Kultur Etxean izango da datorren otsailaren 26an Heavy Jaiaren bederatzigarren edizioan. Eta haiekin batera, Euskal Herriko bi talde izango dira eszenatokian: Overload (Donostia) eta Dawnmaster.

Emanaldia iluntzeko 19:00etan hasiko da. Sarrerak 16 eurotan eros daitezke kontzertuaren egunean bertan. Aldez aurretik, 13 eurotan daude salgai Zunbeltz eta Txiki tabernetan, baita Casares- Tomasene Kultur Etxean ere.

1998ko urtarrilean Chris Bay eta Dan Zimerman (Gamma Ray) aspaldiko lagunak elkartu eta Freedom Call banda sortzea erabaki zuten. 1999an grabatu zuen lehen diskoa Stairway to fairyland izenburuarekin eta Europan barna birak egiten hasi ziren. Geroztik hainbat disko grabatu dituzte eta baita ere hainbat bira egin eta jaialditan parte hartu dute. Izen handiko banden aurretik eta baita banda nagusi moduan ere.

Donostia Kulturak eta New Thunder-ek antolatutako Heavy Jaiak bederatzigarren urteurrena beteko du aurten eta jada heavy zaleen topaleku bilakatu da. Denbora honetan sendotuz joan da festa eta kontzertu soilaren formula gainditu du, bertan DJ Mororen parte hartzea dugu eta urtero bezala, jaialdian zehar kamiseta, disko, aldizkari eta posterrak oparitzeaz gain, gitarra elektriko bat zozketatuko da bertaratutako guztien artean. Baina festa giroa gailentzen den unea, zalantzarik gabe, dagoeneko klasiko bihurtu den playback lehiaketa da. Aukera paregabea, nahi duten guztiek eszenatokira igo, musika tresnak hartu eta euren idoloak imitatzeko, taldeen soinu eta argi potentzia berberaz. Epaimahaia kontzertuko taldeetako kideek osatzen dute, eta guztia hartzen dute kontutan, keinuetatik hasi eta mozorroetaraino.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.