Archivo » 2011 » febrero

Claude Lanzmann-en obra hizpide Literaktum: Aurrerapenak izeneko zikloan

Bihar, otsailak 22, Literaktum aurrerapenak izeneko programa hasiko da. Hilean behin, Claude Lanzmann-en obra hobeto ezagutzeko aukera izango dugu. Lehenengo emanaldiaren titulua Sólo importa vivir: introducción a la obra de Claude Lanzmann da.

Claude Lanzmann zinemagilea (Frantzia, 1925) Europako intelektual nagusienetako bat da. Les Temps Modernes aldizkariaren zuzendaria duela 25 urte, Lanzmann XX. mendeko hainbat mugimendu eta gertaera nagusien gertuko lekuko edo protagonista izan da. Baina bereziki Shoah dokumental ospetsuaren autorea izateagatik da ezaguna. Zine dokumentalaren maisulan honetan Lanzmannek nazismoaren terrorea inoiz lortutako sakontasunean erretratatu eta arakatzen du.

Shoah-ren lan osagarri bezala definitu daitezkeen beste dokumental sorta baten egilea da ere Lanzmann. Un vivant qui passe lan hauetako bat da. Film honetan Lanzmannek Maurice Rossel elkarrizketatzen du. Rossel Gurutze Gorriko ofiziala zen II. Mundu Gerran, eta kargu hau dela eta nazien Theresienstadt kanpoari bisita egin eta informe positiboa idatzi zuen, judutar ghetto “modelikoa” bezala definituz berez sarraski kanpoa zena.

Proiekzioaren ostean Felipe Cabrerizo eta Jon Salaverriak, Lanzmannen obran adituak, solasaldia irekiko dute.

Saio hau Lanzmannen obrari begirada bat den ziklo baten hasiera da, Shoah eta honen lan osagarriek osatzen dutena. Martxoaren 31n Sobibór filma proiektatuko da, eta apirilean Shoah. Maiatzaren 17an amaituko da zikloa, Claude Lanzmannek Donostiara egingo duen bisitarekin, Literaktum festibalaren baitan. Jarduera honetan Lanzmann argitaratu eta estreinatu berri dituen Patagoniako erbia liburua eta Le rapport Karski filmari buruz arituko da (azken hau egun horretan bertan proiektatuko da). Aukera paregabea XX. mendeko bigarren zatiaren sortzaile garrantzitsuenetako baten ibilbidea ezagutzeko.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.