Archivo » 2011 » febrero

José Luis Chascoren atzera begirakoa Lugaritz Kultur Etxean

Spectativa pequeña retro

Bihar, asteazkena, otsailak 3, zabalduko da Lugaritz Kultur Etxean José Luis Chasco artistaren Spectativa pequeña retro erakusketa. Erakustaretoan egongo da ikusgai, ohiko ordutegian (astelehenetik ostiralera: 9:30-13:00 / 16:00-20:00) otsailaren 25era arte.

Otsailaren 3an, inaugurazio-egunean, iluntzeko 19:30ean Humo en el Agua performancea antzeztuko da. Bertan, egileaz gain, Rut, Urko eta Paul Urtiagak hartuko dute parte. Eta otsailaren 17an, 19:30ean, José Luis Chascok berak Las hojas del árbol al caer van mostrando sus dos caras performancea antzeztuko du. Bi performance hauek Kultur Etxeko antzokiko sarreran antzeztuko dira eta doakoak izango dira.

José Luis Chascoren ibilbidearen erakusle izango den bilduma jasoko du instalazio batean. Spectiva pequeña retro izenburupean 80. hamarkadako grabatuak, margoak, joskera eskulturak, ready-made objektuak eta bestelako elementuak bildu ditu donostiarrak.

Bere ibilbide artistikoan zehar plastika eta dantza landu ditu Chascok. Hamabi urtez Arteleku izan du lantoki nagusi eta formazio gune, bertan antolatutako seminario ezberdinetan parte-hartu duelarik. Bere lehen talde-erakusketa San Telmo museoko Abangoardia gelan izan zen. Ordutik gaur arte ugariak izan dira antolatu dituen erakusketak: Galería El Gallo Arte (Madrid), Arteleku, Okendo, Xenpelar, Txuri Beltz, Bizitza, Sala Kutxa, Ernest Lluch, Galería Art.U, eta abar.

Artista geldiezin eta multidisziplinar honek formatu eta adierazpide ezberdinekin esperimentatu izan du urteetan zehar, hala nola margo, grabatuak, eskultura, josketa, muntaketak, instalazioak edota performancea, kasu.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.