Archivo » 2011 » febrero
La lección( de Ionesco) Antzoki Zaharrean
viernes 18 de febrero de 2011 por donostiakultura en Albisteak

Datorren igandean, otsailak 20, Come y callak La lección (de Ionesco) ikuskizuna aurkeztuko du Antzoki Zaharrean 20:00etan.
18 urteko neska bizkor bat irakasle baten etxera joan da, batxilergoko ikasketak sakontzera aritmetika, hizkuntzalaritza eta filologiako eskolak hartuz. Ekintzak aurrera egin ahala, irakaslearen eta ikaslearen arteko botere-harremanak tentsioz betez doaz: neskak bere bizitasuna galtzen du urduritasunak jota, eta gizona hura mendean hartuz doa. Irakasleak, ikaslea mendean hartzeko, sasi-arrazoibideen aitzakia darabil; bere kabuz pentsatzen saiatzen den gogo errebelde bat “hezi” nahi du. Bere asmoa lortzen ez duenez, ez du beste biderik ikusten indarraren arrazoia erabiltzea baino, arrazoiaren indarraren kontra. Manel Barceló, Maica Barroso eta Itziar Miranda dira aktoreak.
Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak 18 eta 15 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

