Archivo » 2011 » febrero

dFERIA 2011 aurkeztu da

Aurtengo dFERIA martxoaren 14tik 17ra bitartean ospatuko da Donostian. Dantza eta euskal antzerkigintza oinarri ditu antzerki jaialdi honek, baina parte hartze nazional eta nazioarteko gaurkotu, moderno eta kalitatezko batekin. Hogei emanaldi izango dira guztira ikusgai hiru egun hauetan Gazteszena (Egia K.E.), Imanol Larzabal ( Lugaritz K. E.), Victoria Eugenia Antzokia eta Antzoki Zaharrean.

Horretaz gain, jarduera paralelo moduan, egitarauean antolatutako ikuskizunak kontutan hartuta eta, batez ere, emakume korearren antzezlanaren muinetik abiatuta, gorputza gudu zelai bezala hartzearen inguruko gogoeta proposatzen da bi eremu desberdinetan: bata goi mailako kirolean, non gorputza muturreko egoeretara bideratzen den, eta bestea, moda eta begirada sexistaren inguruan, zeinak emakumeen gorputza historian zehar zapaldu duten. Horretarako, bi eztabaida mahai-inguru antolatu dira eta erakusketa bat izango da ikusgai, non emakume txinatarrei oinak bendaz lotuak jartzeko antzinako ohituraren isla gisa, argazki eta haietako zapata nanoak ikusi ahal izango diren.

Ikuskizunetako sarrerak salgai daude Victoria Eugeniako eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, eta emanaldien egunetan, baita Lugaritz eta Egiako Kultur Etxeko leihatiletan ere, honetaz gain, Kutxaren ohiko kanaletan (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Eskaintza berezia, %50 deskontua sarrera guztietan* Donostia Kultura bazkideentzat. Eskaintza honetan parte hartu nahi dutenek, Donostia Kultura txartela aurkeztu beharko dute Antzoki Zaharreko edota Victoria Eugenia Antzokiko lehiatiletan, otsailaren 16 eta 20a bitartean. (*Edukiera bete arte)

Egitaraua eta informazio gehiago www.dferia.com eta www.victoriaeugenia.com webguneetan.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.