Archivo » 2011 » febrero
El Mercader de Venecia Shakespeareren tragikomedia, Victoria Eugenia Antzokian
martes 15 de febrero de 2011 por donostiakultura en Albisteak
Datorren astebukaeran, otsailak 18 eta 19, Victoria Eugenia Antzokiak Classic zikloaren barne dagoen El Mercader de Venecia antzezlana aurkeztuko du 20:00etan.
Lan zaila da Veneziako merkataria, Shakespearek zenbait historia kontatzen baitizkigu batera bertan: Belmonten, Porciaren etxean, diren kutxen misterioa; Launcelot bufoiaren ingurukoak; Yesica neska gazte judutarraren eta Lorenzoren arteko maitasuna; Antonio eta Bassanioren arteko maitasuna; Shylock eta Antonioren arteko gorroto sakona. Antzerki-lanak tragedia eta komedia ditu nahasian. Shakespeare kontalariaren handitasuna, batik bat, elokuentzia poetikoan, antzerki-egituran eta gizakia ulertzeko moduan datza. Marta Hazas, Fernando Conde eta Manuel Regueiro dira Rafael Pérez Sierraren bertsio honetako aktoreak.
Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.
Sarrerak 22, 16 eta 10 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

