Archivo » 2011 » febrero
Rossiniren Pequeña Misa Solemne emango dute otsailaren 12an Victoria Eugenia Antzokian
jueves 10 de febrero de 2011 por donostiakultura en Albisteak
Giaochino Rossiniren Pequeña Misa Solemne interpretatuko dute larunbatean, otsailak 12, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.
Obra Rossiniren helduaroko pieza bat da, 1863an konposatua. Bertan, Rossinik bere musika-jakinduria guztia erakusten du hala tresnentzako nola ahotsentzako idazketan. Meza honek bi bertsio ditu; oraingoan joko dena da originala: abesbatza, lau bakarlari, bi piano eta harmonium-arentzat idatzia. Musikari eta kantari gehienak Euskal Herriko gazte talentudunak dira, nazioarteko musikaren panoraman bidea egiten hasi berriak.
Sarrerak (30, 24 eta 19 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.


