Archivo » 2011 » febrero

M-Clan Victoria Eugenia Antzokian izango da otsailaren 4an

M-Clan taldeak kontzertua eskainiko du otsailaren 4an, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan, 2011ko egitarauaren barruan.

M-Clan murtziar taldea sendoenetakoa da rock espainiarrean; 70eko hamarraldian Estatu Batuetan sortutako rock hegoaldetarraren gerizpean hazitakoa. Hasieran, Led Zeppelin. Aerosmith eta Lynyrd Skynyrd taldeen soinuarekin lotu zuten, baina M-Clan-ek bere rock-estiloa lortu du, eta indartsu erakusten du zuzenekoetan. Bira honetan Para no ver el final diskoa aurkeztuko dute, bere ibilbidearen gailurra jo duen lana.

Sarrerak (26 eta 22 euro)  salgai daude  Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.