Archivo » 2011 » enero

Micah P. Hinson Victoria Eugenia Antzokian izango da urtarrilaren 8an

Micah P. Hinson musikariak kontzertua eskainiko du Victoria Eugenia Antzokian, larunbatean, urtarrilaren 8an, arratsaldeko 20:00etan. Berezia eta aparta da Micah P. Hinson. Sei urte joan dira lehen diskoa atera zuenetik, eta denboraldi horretan inork ez ezagutzetik indie generoko Leonard Cohen izatera pasatu da. Bere azken albumarekin, Micah P. Hinson And The Pioneers Saboteurs, folk-rock-ean zuen berritzaile-ospea sendotu du. Victoria Eugenia Antzokiko kontzertuan Zaragozako Tachenko taldea izango du lagun.

Sarrerak (27 eta 22 euro)  salgai daude  Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.