Archivo » 2011 » enero

Higa Antzerkia, Amaia Lasaren unibertso poetikoa iturburu duen lanarekin egongo da Victoria Eugenian

Datorren asteazkena eta ostegunean, otsailak 2 eta 3, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoak Higa Antzerkiaren  Espazio hutsak ikuskizuna aurkeztuko du 21:00etan.

Antzerki partitura sail batean oholtzaratzean datza Amaia Lasaren unibertso poetikoa iturburu duen antzezlan hau. Testu poetikoa ardatza izanik, zirriborroak sortzen dira gorputzaz eta ahotsaz. Hiru aktoresa, olerkiak, mugimendua eta hotsak. Hauek dira Espazio hutsak ikuskizunaren osagaiak. Bertan, ikuslea sentsazioz betetako unibertso batean biltzeko asmoz. Emakume diren aldetik, idazleak jorratzen dituen gaiak euren kezkak eta sentimenduak adierazteko baliagarriak izan zaizkie Barne hausnarketa, gizartea, giza harremanak, emetasuna, maitasuna, ametsak…

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak, 10 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.