Archivo » 2011 » enero

Asteko agenda: urtarrilak 31-otsailak 7

M-Clan

Aste honetan musika kontuekin hasiko dugu agenda. M-Clan taldeak Para no ver el final diskoa aurkeztuko du otsailaren 4an Victoria Eugenian. San Miguel Donostikluba Zirkuituan, berriz, bi kontzertu otsailaren 3an: Deer Tick eta Edición Limitada taldeak Bidebietako Kontadoresen eta The Caravan taldea Altxerrin (23:00etan). 46. Heineken Jazzaldian arituko diren tokiko taldeen aukeraketa prozesuak (emanaldien agenda) bi hitzordu ditu aste honetan: datorren hilaren 3an Nevermind Trio Altxerrin (20:30ean) eta 4an Ornetillos FNACen. Amaitzeko, Introducción a la música clásica zikloaren barruan beste proiekzio bat izango dugu Ernest Lluch Kultur Etxean otsailaren 1ean, beti bezala Carlos Benitoren eskutik.

Antzerkia. Higa Antzerkia taldearen Espazio hutsak lana ikusteko bi aukera Victoria Eugenia Club aretoan (2an eta 3an). Lugaritzen, berriz, Kamikaze Producciones-en eskutik La función por hacer obra ikusteko aukera izango dugu otsailaren 5ean.

Zinema. François Truffaut zinemagileari Nosferatuk eskainitako zikloaren barruan, Antzoki Zaharrean, otsailaren 2an Mississipiko Sirena (La Sirène du Mississipi) filma euskarazko azpitituluekin botako dute. Ernest Lluch-eko bideo-forum emanaldietan, berriz, gaur, urtarrilak 31, Acción Civil (A Civil Action) filma emango dute eta otsailaren 7an Forajidos de leyenda (The Long Riders) western klasikoa.

Literatura alorrean, gaur, urtarrilak 31, Liburutegi Nagusian (San Jeronimon) euskarazko literatur solasaldian Mikel Peruarenaren Ez obeditu inori liburuaren gainean arituko dira. Datorren hilaren 3an, El Txoko del Narrador izango dugu Amarako Ernest Lluch-en.

Festei dagokienez, kaldereroak aterako dira hiriko toki ezberdinetan hilaren 4an eta 5ean zehar, baita Artzaiak eta Iñudeak otsailaren 6an Alde Zaharretik barna.

Bi erakusketa inauguratuko dira egun hauetan: otsailaren 1ean Pentsa ezazue hori benetan gertatu dela Ernest Lluchen eta hilaren 3an Spectativa pequeña retro (José Luis Chasco) Lugaritzen.

Gaur amaituko dira ere Okendoko Osasun Jardunaldiak eta El dilema de los residuos orgánicos hitzaldia emango du Francisco Gallok datorren hilaren 2an Aieten.

Haur programazioari dagokionez, LaEnanaNaranja taldeak Ma, Corazón de Locomotora antzezlana eskainiko du Egiako Gazteszenan otsailaren 5ean.

Amaitzeko, hona hemen Donostia Kulturaren agenda osatzen duten emanaldi guztiak: urtarrilak 31-otsailak 7, baita haur agenda berezitua ere.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.