Archivo » 2011 » enero

Urrezko Mendeko Burla Antzerkia Morfeoren eskutik, Victoria Eugeniako Clubean

Datorren osteguna eta ostiralean, hilak 27 eta 28, Victoria Eugenia Antzokiko Club Aretoak Morfeo Teatroren De Burladores y Burlados ikuskizuna aurkeztuko du 21:00etan.

Historiak Antonio de Escamilla agertzen digu, XVII. mendeko komiko famatu bat, ikus-entzuleen artean komediante bila dabilela antzerki-abentura batean lagun diezaioten, bere konpainiako kideek alde egin eta gero. Bi hautagai agertzen dira, eta proba egin eta ordaina jaso ondoren, entremes batzuk jokatuko dituzte, eta ezin barregarriagoa izango da antzezpena.

Urrezko Mendeko Burla Antzerkiko autore nabarmenetako batzuen entremes-sorta barregarria -Lope de Rueda, Quiñones de Benavente eta Bernardo de Quirós-, Lope de Vega, Cervantes, Góngora eta Quevedoren olerki batzuekin batera

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak, 10 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.