Archivo » 2011 » enero
Judith Jáureguik kontzertua emango du Victoria Eugenia Antzokian urtarrilaren 26an
martes 25 de enero de 2011 por donostiakultura en Albisteak

Judith Jáureguik kontzertua eskainiko du urtarrilaren 26an, asteazkena, Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 20:00etan.
Judith Jáuregui, Donostian jaioa 1985ean, proiekzio handiko piano-jotzailea bihurtu da bere belaunaldikoen artean. Arrakasta handia izan du ospe handiko jaialdietan: Bilbo, Castell de Peralada, Granada eta La Roque d’Antheron, Donostiako Musika Hamabostaldia eta Madrilgo Scherzo Interprete Gazteen Zikloa. Kontzertu honetan, Mozart, Brahms, Skriabin eta Schumannen fantasiak joko ditu.
Sarrerak (15, 12 eta 10 euro) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).
Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

