Archivo » 2011 » enero

Donostiako Udalaren Kantutegiaren lehen hiru liburukiak aurkeztuak

Donostiako Udalaren Kantutegia

Gaur goizean aurkeztu dira Donostiako Udalaren Kantutegiaren lehen hiru aleak. Obra hau Musika eta Dantza Eskola lantzen ari den euskal kantu bilduma da. Haren asmoa da ikasle, irakasle eta herritar guztien esku herri musika moldatua jartzea; askatasun osoz jo, kopiatu, banatu, moldatu eta birlandu ahal izateko.

Hartarako, lana Creative Commons Aitortu-Ez Komertziala-Berdin Partekatu lizentziapean jarrita dago herritar guztion esku. Lizentzia horren bidez, fotokopiak egin daitezke, musika digitalizatua deskargatu edo kantak zatika edo osorik erabili, egileen baimena izanda, baldintza bakarra da materialak ez salerostea eta ondoriozko lanak lizentzia berberaz banatzea.

Materiala formatu fisikoan nahiz online eskura daitezke. Formatu fisikoa Musika eta Dantzaren Udal Eskolako liburutegian duzue. On line bidez, berriz, Donostiako Musika eta Dantza Eskolaren moodle gunean.

Helburu pedagogikoa: Kanta guztiak oso ezagunak dira, eta karaoke (edo minus one) aukeraz ere hornitu ditugu, musikariak melodia jo ahal izateko kanta akonpainamendua duela.

Gai bakoitzaren bi bertsio daude:

Bakarkakoa (hasiberrienentzat): partitura hiru giltzen artean aukera daiteke (Sol, Do 3.a eta Fa); lau tonalitateko akonpainamendua: Do (biolina, flauta, tronboia…), Si b (klarinetea, tronpeta…), Mi b (saxoa) eta Fa (txistua eta tronpa).

Taldekoa (taldean jo nahi dutenentzat): tresnen arabera egokituriko partiturak: Do (biolina, flauta, tronboia…), Si b (klarinetea, tronpeta…), Mi b (saxoa) eta Fa (txistua eta tronpa); denek akonpainamendu bera daramate.

Lanari buruzko informazio gehiago duzue donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.