Archivo » 2011 » enero

Jose Angel Lasaren Elkartropiak erakusketa Aiete Kultur Etxean urtarrilaren 23an amaituko da

Hariketak

Oso harrera ona izaten ari da Aiete Kultur Etxe berrian ikusgai dagoen Jose Angel Lasaren Elkartropiak erakusketa. Izan ere, 2.000 bisitari baino gehiago erakarri ditu iraun duen hilabetean.

Gogoratu nahi dizuegu erakusketa bisitatzeko ordutegia hauxe dela: asteazkenetik ostiralera, 16:00etatik 20:30era, larunbatetan, goizez 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 16:30etik 20:00etara; azkenik, igandeetan 10:00etatik 14:00etara. Bihar, urtarrilak 19, kultur etxeak ateak iluntzeko 19:00etan itxiko ditu eta ez ditu ateak zabalduk urtarrilaren 20an, San Sebastian jaia dela-eta.

Bere obra Kultur Etxeko espazio desberdinetan banatu da. Oso ondo moldatu da bertako arkitekturara eta emaitza hori ikusita bere artelanetako batzuk, publikoaren aldetik harrera berezia izan dutenak (The blue planet eta Eskilarak esate baterako) bertan gordailuan uztea erabaki du artistak.

Erakusketa ikustera bertaratu den jendeak artelan horien formen originaltasuna eta erabili izandako materialen soiltasuna nabarmendu ditu. Aurkeztutako Lasaren eskulturek zenbait gairi heltzen diete: gai politikoak, lorategian ikusgai jarritako Conversaciones de Árgel (Aljeriako Elkarrizketak) izeneko negoziazio mahaiak, edo olio lataz egindako bola erraldoia, Kultur Etxearen atondoan nabari ikus daitekeena, eta Irakeko aurreneko inbasio garaian sortua.

Beste pieza batzuek plastika arloko gogoetak egitera eramaten gaituzte, esate baterako Eskilarak egiten duten oreka jokoak, itsasontziak eraikitzeko erabiltzen den zurarekin eginak.

Bertan ikus ditzakegun beste artelan batzuei dagokienez, zuhaitz adarrak dira osagai nagusia: elementu naturalek modelatutakoak eta autoen txaparako pinturarekin margotuak. Hala, dir-dir egiten duten piezak dira hauek, Kultur Etxeko leku desberdinetan bizitza hartzen dutenak.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.