Archivo » 2011 » enero

Ainara Lasaren Hariketak, lotzea askatzea denean erakusketa zabalduko da Okendon

Hariketak

Ainara Lasaren Hariketak, lotzea askatzea denean erakusketa inauguratuko da datorren ostiralean, urtarrilak 14, Okendo Kultur Etxeko Areto Zaharrean. Irakurketa musikatu baten bidez zabalduko da erakusketa iluntzeko 19:00etan. Lanak ikusgai egongo dira urtarrilaren 14tik otsailaren 29ra bitartean, astelehenetik ostiralera, ondorengo ordutegi honetan: 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era (erakikin zaharreko erakusketa itxita dago larunbatetan).

Zera dio Ainara Lasak bere lanen inguruan: “Hariketak, nigan bizitzen urteak zeramatzaten istorioen erditzea da. / Nigan bizi diren munduen kontakizuna. / Barne tentsio, pultsio, poz, kezka eta emozioen harilkatzea, hariketa. / Barruan egindako kanpora begirako lana. / Eta emozioek badutelako territorio bat, radiografiak. / Lur bat saihets artean, aldaken kiribiletan, hatz puntetan. / Hariketak, ulertzeko, sendatzeko, ibiltzeko ariketa da. / Orain, gorputza soinean hartuta nabil.”

Informazio gehiago duzue donostiakultura.com webguneko dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.