Archivo » 2011 » marzo

Ángel Salaren aldeko gutuna sinatu du Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema Asteak

A_Serbian_Film

Behean sinatzen dugunok, Espainiako zinematografia jaialdien zuzendariok, joan den asteburuan prentsan argitaratutako filtrazioaren ondotik, zera adierazi nahi dugu: harrituta gaudela Sitges Kataluniako Nazioarteko Zinema Jaialdiko zuzendari Ángel Salaren aurka abiatutako ekinbide judizialarekin. 2010eko jaialdian batzuen ustez bortizkeria, pornografia eta haurren eskubideen aurkako edukiak erakusten dituen A Serbian Film pelikula helduei bakarrik zuzendutako emanaldietan proiektatzeagatik abiatu dute, hain zuzen ere.

Erantzukizuna kultur programatzaile bati eta ez eduki horien erantzule teorikoei (izatekotan, zuzendariari eta ekoizleei) egotzi izanak eragindako harridura nabarmentzeaz gainera, Ángel Salari babesa adierazi nahi diogu eta azken urtean film hori herrialde askotako zinema jaialdietan ikusi dutela gogorarazi nahi dugu: Brusela, Montreal, Londres, Oporto, Austin, San Frantzisko, Toronto, Sofia, Hanburgo, Helsinki, Puchon (Hego Korea), Ravenna eta Stockholmekoetan.

Bestalde, A Serbian Film munduko bi zinema merkatu entzutetsuenetan eman dute: Canneskoan eta Santa Monicako (Kalifornia) American Film Marketen. Eta, orain arte, inork ez du filmaren, filmaren arduradunen edo programatzaileen aurkako salaketa judizialik egin. Entzute handiko sariak irabazi dituela ere nabarmendu nahi dugu, esaterako, Montrealen irabazi zituen hiru sariak (Pelikula Onenaren Saria, Europako Pelikula Onenaren Urrezko Saria eta Pelikula Berritzaileenaren Saria); Oportoko Fantasporto Zinema Jaialdian (duela astebete eskas) irabazitako Publikoaren Saria; eta Serbiako FIPRESCI Zinemaldian jasotako Gidoi Onenaren Saria.

Era berean, Bartzelonako Fiskaltzaren jokabidea salatu nahi dugu. Izan ere, iraganekotzat jotzen genituen adierazpen askatasunaren eta kultur programazioaren aurkako zentsurazko traben garaiak gogorarazten dizkigu.

Sinatzaileak:

    Javier Angulo (Valladolideko Zinema Jaialdia)
    Josetxo Cerdán Los Arcos (Ikuspuntua / Iruñea)
    José Luis Cienfuegos (Xixongo Zinema Jaialdia)
    José Luis Rebordinos (Donostia Zinemaldia)
    Carmelo Romero (Malagako Espainiako Zinema Jaialdia)
    José Sánchez Montes (Granadako Zinema Jaialdia / Cines del Sur)
    Claudio Utrera (Las Palmaseko Zinema Jaialdia)
    Javier Martín Domínguez (Sevillako Zinema Jaialdia)
    Eduardo Trías (Huelvako Zinema Jaialdia)
    Josemi Beltrán (Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea)

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.