Archivo » 2011 » marzo

2036 Omena-G,Els Joglarsen 50.urteurrena, Victoria Eugenia Antzokian

Datorren asteburuan, martxoak 4, 5 eta 6Victoria Eugenia Antzokiak Els Joglars taldearen 2036 Omena-G lana aurkeztuko du 20:00etan.

Atzera begira jarri ordez, Els Joglars konpainiaren 50. urteurrenerako, Albert Boadellak “anti-omenaldia” dei dakiokeena eratu du. 2036 Omena-G lanak 25 urteko jauzia egiten du gerora: Demagun 2036an, 75. urteurrenean, omenaldia eskaintzen zaiola konpainiari… Zer izango da Els Joglars orduan? Nolakoa izango ote da gizartea 2036an? Els Joglarsek sarkasmo handiz erretratatu du gizarteak azken mende erdian izan duen bilakaera, eta sarkasmo bera erabiltzen du bere buruarekin ere, batere errukirik gabe. Emaitza lan ankerra da, jostagarria, samurra, sarkastikoa eta amore ematen ez duena.

Informazio gehiago victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Sarrerak 22, 16 eta 10 euro, salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.