Archivo » 2010 » septiembre
Harkaitz Cano eta Edorta Jimenez irailaren 9an eta 10ean Donostian egingo diren Poesia Orduetan
miércoles 08 de septiembre de 2010 por donostiakultura en Albisteak
Irailaren 9an eta 10ean arratsaldeko zortzietan Poesia Orduak izango ditugu Donostiako Victoria Eugenia Club aretoan. Ostegunean, hilaren 9an, Harkaitz Canok Sidecar Arima errezitaldia eskainiko du Beñat Barandiaran gitarristarekin batera. Ostiralean, berriz, Edorta Jimenezek eta Rafa Ruedak Haragizkoa aurkeztuko dute, Omar Nabarro idazlearen bizitza literarioaren ibilbidearen inguruan sortutako emanaldia.
Donostia Kultura, Euskararen Udal Patronatua eta Euskal Idazleen Elkartea dira urtero Euskal Jaietan egin ohi diren errezitaldi hauen antolatzaileak. Sarrera doakoa da, aretoa bete arte (120 lagunentzako tokia) eta gonbidapenak Victoria Eugenia Antzokiko lehiatikan banatuko dira emanaldi egunetan, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.


