Archivo » 2010 » septiembre

Tres, Kiti Mánver eta Núria Gonzalezekin, Victoria Eugenia Antzokian

Datorren irailaren 9tik 12ra – ostegunetik igandera- Kiti Mánver, Núria González, Aurora Sánchez eta Octavi Pujades protagonista dituen Tres antzezlana emango da Victoria Eugenia Antzokian  arratsaldeko 20:00etan. Larunbatean, irailak 11, funtzio bikoitza egongo da 22:30ean ere.

Rocíok, Ángelak eta Carlotak ez dute elkar ikusi azken hiru hamarraldietan, bizitzak zein bere aldetik eraman zuelako. Baina berrogeita hamar urte betetzeko zorian, bakar-bakarrik daude… Gau luze batean, bakardade horri eta barruan duten frustrazioari konponbidea aurkitzen saiatzen dira. Izan ere, inork ez du bete ama izateko ametsa. Berandu, honezkero… Ala ez? Eta gizon aukerakoena aurkitzen badute? Eta gizon horrek hirurak haurdun uzten baditu?… Barrez lehertzeko istorioa.

Sarrerak (26€, 22€, 18€) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.