Archivo » 2010 » septiembre

Verdiniren Dantzaria naiz lanaren estreinaldia, Victoria Eugenia Antzokian

Datorren larunbatean, urriak 2, Victoria Eugenia Antzokiak   Verdini Dantza Taldearen Dantzaria naiz lanaren estreinaldia eskeiniko du 20:00etan.

Dantzaria naiz artearen eta desgaitasunaren arteko harremanari buruzko gogoeta da. Harriduraz, sinesgaiztasunez edo ontzat hartuz honako hau galdetzen duen gizartearen bilakaerari buruzko metafora polita: Verdini Dantza Taldearen taula gaineko dantza artea ote da? Ozenago esanagatik, ezinezkoa baita argiago esatea: “dantzaria naiz”.

Sarrerak (10€, 8€, 6€) salgai daude Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, baita Kutxaren ohiko kanaletan ere (Telekutxan, Servikutxan eta kutxa.net webgunean).

Argazkiak eta dossierra victoriaeugenia.com webgunean dituzue, Donostia Kultura erakundearen arte eszenikoen atarian, dossierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.