Archivo » 2010 » septiembre

Lortu dugu! Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko azken fasean egongo da

Donostia 2016 Hautagaitzaren defentsa Madrilen

Bai, egin dugu. Lehen fasea gainditu dugu eta finalistak gara. Aurrera egingo dugu 2016ko Europako Kultur Hiribururantz garamatzan bidai zoragarri honetan.

Lerro hauen bidez, gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu Donostia 2016 Hautagaitzaren aldeko laguntza, lana eta konfiantza eman duzuen milaka lagunoi, proiektua konpartitu –eta baita zalantzan jarri ere- egin duzuenoi. Eta, eskerrak emateaz gain, zorionak ere eman nahi dizkizuegu, proiektu hau gurea bezain zuena baita. Guztioi esker egin baitugu.

Zure gogo bizia, konplizitatea eta HERRITAR ENERGIAren beharrean jarraituko dugu kultur bidaia eta, aldi berean, esperientzia eraldatzaile bat ere baden bidai honetarako. 2016ranzko odisea honetarako.

Bisita ezazu Donostia 2016 Hautagaitzaren webgunea. Nabigatzen jarraituko dugu.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Ane Berasategi, Ane Berasategi. Ane Berasategi said: RT @donostiakultura: Lortu dugu! Donostia 2016an Europako Kultur Hiriburu izateko azken fasean egongo da. http://bit.ly/dbZU0R #dss2016 [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.