Archivo » 2010 » septiembre

Adriana Ibargoyenen Hiri paisaia erakusketa ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean

Hiri Paisaia-Adriana Ibargoyen

Ostiralean, urriak 1, zabalduko da Ernest Lluch Kultur Etxean Adriana Ibargoyen artistaren Hiri-paisaia pintura erakusketa. Esan bezala, urriaren 1ean, arratsaldeko 19:30ean, inauguratuko da erakusketa eta bertan egongo da Adriana bera. Lanak ikusgai egongo dira kultur etxeko Erakusketa Aretoan abenduaren 1era arte, ohiko ordutegian: astelehenetik ostiralera, arratsaldeko 16:00etatik 20:30era; larunbatetan, berriz, arratsaldeko 17:00etatik 21:00etara.

Adriana Ibargoyenek kubismotik abiatzen diren koadroak pintatzen ditu, hiri-paisaiarekin esperimentatzen duten konposizioak lortzeko. Konposizio ausartak lantzen ditu ere, eguneroko objektuekin osatutako etxeko bodegoiak bezala, kopa, lurrin-flasko eta bestelakoak dituztenak protagonista.

Obra batzuetan “collage” teknika aplikatzen du, eta beste elementuen artean, emakumeari zuzendutako 1926ko egunkari estatubatuar bat erabiltzen du, adibidez. Estetika mailan haustura bat azaltzea bilatzen du horrekin, iraganeko elementuekin lotzen dituen objetu eta gogoeta garaikideetatik abiatuz.

Erakusketa honetan pintoreak hiriko tokiekin egiten du lan, plano batzuk gehiago argituz, beste batzuk azpimarratuz, zatiak betez… Joku honek hiriaren konposizio interesgarriak lortzen ditu. Bertan, ibiltariek auto eta farolen argiei uzten diete protagonismoa. Bakarrik daudenean, ia hutsik, baita kaleak gureak bakarrik diruditenean, orduan da benetan sentitu ditzakegun unea.

1 comentario

  1. [...] This post was mentioned on Twitter by Donostia Kultura and Ayto San Sebastián, San Sebastián. San Sebastián said: RT @donostiakultura: [Albistea] Adriana Ibargoyenen Hiri paisaia erakusketa ikusgai Ernest Lluch Kultur Etxean: http://bit.ly/9TGEG6 [...]

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.