Archivo » 2010 » septiembre

Hamaika talde VIII. Etengabeko Zarata Jaialdian

Etengabeko Zarata Jaialdia

Etengabeko zarata, puntualtasun zorrotza eta abiadura bizia maila guztietan.

Estatuan eta atzerrian musika azkarra maite dutenentzat ezinbesteko hitzordu bilakatu da duela 8 urte jaiotako jaialdi hau. Buenawista Prolleckziom’s eta Donostia Kulturaren arteko elkarlanak fruitua eman du: bi egunetan musika zaratatsua entzungo da etengabe (10 minutu baino ez taldeen artean) konpromezu handikoa eta giro onean. Aurten berriz ere talde berriak eskarmentu handikoekin nahastuko dira.

Lehengo urtean bezala aurten ere lehenengo eguna Trintxerpeko auzoan baina Donostia aldean dagoen Mogambo areto autogestionatuan izango da eta bigarrena Larratxo Kultur Etxean.

Hala ere, hemen gaude berriz, ostiralean bost talde, larunbatean sei eta gozamena bertaratzen diren guztientzat. Hauek izango dira aurtengo taldeak:

Ostirala, urriak 1, 21:30 (Mogambo): Colapso (Beasain) HC/Crust; Represión (Bilbo) Hardcore; Erantzun (Bilbo)  FastCore; Almax (Zaragoza) HC/Crust; Ira Et Decessus (Buenawista) HardCore.

Larunbata, urriak 2, 19:30 (Larratxo): Agonia PreMortem (Tolosa); Urbangrind (Bermeo) HardCore; RAS (Tolosa) GrindCore; Pesta Porcina (Torrelló) CoreGrind; El Kaso Urkijo (Vila de Cans) GrindCore; Haemorrhage (Madrid) GrindCore.

Dossierra prest duzue jada donostiakultura.com webgunearen dossierren atalean. Informazio gehiago, Etengabeko Zarata jaialdiaren webgunean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.