Archivo » 2010 » septiembre

“Ingurune mobila” proiektuaren aurkezpena

Territorio movil3.FH11

Donostia  2016k “Ingurune mobila” programa aurkezten du. Programa hori ikus-entzunezkoen kultura eta transmedia hizkuntzak sustatzera bideratuta dago. Helburu horri begira, “Bideo amateurrak editatzeko dekalogo aurreratua” eta Donostia Kulturarekin batera antolatuko diren bi jarduera aurkeztuko ditu. Jarduera horietako bat Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astean egingo da (urriak 30 – azaroak 5) eta bestea Larrotxene kultur etxean, B Aldea programaren baitan.

“Bideo amateurrak editatzeko dekalogo aurreratuaren” aurkezpenak programa horri hasiera emateko balio du. Dekalogoak 10 bideotutorial ditu, “Egin ezazu zuk zeuk” ikuspegian oinarrituta eta eguneroko elementuak bilduta, ikus-entzunezkoen alorrean sartzeko ideia erraz batzuk biltzen dituztenak.  Urriaren 16 eta 17an Larrotxene Kultur Etxean tailer praktiko bat burutuko da, bertan “Dekalogoan” azaltzen diren trikimailuekin jolastu eta tresna batzuk sortuko dira.

Halaber, proiektu honen barruan deialdia egin da  Fantasiazko eta Beldurrezko XXI.  Astean izango den “Ingurune mobila” I film laburren lehiaketan parte hartzeko. Film laburrak sakeleko telefono batez grabatu beharko dira, eta gehienez minutuko bateko iraupena izango dute. Lanek  hiriko auzoren batekin nolabaiteko lotura izan beharko dute eta, nola ez, fantasiazko generokoak izan behar dute.

Informazio gehiago eta lehiaketaren oinarrian donostiakultura.com webgunearen dosierren atalean.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.