Archivo » 2010 » septiembre

“Una Historia del Zinemaldia” aurkeztu da gaur goizean

Una Historia del Zinemaldia

Gaur, irailak 15, aurkeztu da Euskal Telebistak irailaren 24an ETB-2n gaueko 22:00etan estreinatuko duen ‘Una Historia del Zinemaldia’. Morgan Creativosek ekoitzitako telesailaren zuzendaria Diego Galán da eta Carlos Rodríguez, berriz, errealizadorea. 13 atalek osatzen dute dokumental saila. Bertan, 1953an Zinemaldia sortu zenetik gaurdaino gertatutakoa kontatuko dute. Telesailaren aurre-estreinaldia ostegun honetan, irailak 16, izango da Victoria Eugenia Antzokian, arratsaldeko 19:30ean (gonbidapena beharrezkoa da).

Atal bakoitza aktore gazte batek aurkeztuko du: Barbara Goenaga, Juan Diego Botto, Martín Rivas, Marta Etura, Maribel Verdú, Emma Suarez, Oscar Jaenada, Unax Ugalde, Eduardo Noriega, Adriana Ugarte, Paco León, Aitana Sánchez Gijón…

Garai eta epe bakoitzeko irudi eta lekukoen bidez Zinemaldiaren historia osotzea ez da lan erraza. Programako lan-taldeak berrogeita hamar elkarrizketa baino gehiago egin ditu. Arlo ezberdinetako jende ezagunaren lekuko eta oroitzapenak bildu dituzte.

Zinegileen artean, Bernardo Bertolucci, Pedro Almodóvar, Gonzalo Suárez, Imanol Uribe, Elias Querejeta, Montxo Armendariz, Jose Luis Borau, Manuel Gutiérrez Aragón, Koldo Zuazua edo Goran Paskaljevic, aurtengo Zinemaldiko epai-buruak parte hartuko dute; aktoreen artean, berriz, Antonio Banderas, Javier Bardem, José Sacristán, Carmen Maura, Monica Randall eta Amparo Ribellesek lekuko garrantzitsua eskainiko dute.

Donostiako beste pertsona oso esanguratsuren oroitzapen baliotsuak jaso dituzte. Hala nola, Ramon Labaien, Xabier Albistur eta Odon Elorza alkateak; Edurne Ormazabal eta nola ez Zinemaldia epe ezberdinetan gidatu duten lagunak: Luis Calparsoro, Luis Gasca, Nestor Basterretxea, Jose Angel Herrero Velarde, Leopoldo Arsuaga, Peio Aldazabal, Manuel Perez Estremera eta Diego Galan bera.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.