Archivo » 2010 » septiembre

Abian da San Miguel Donostikluba Zirkuitua 2010

San Miguel Donostikluba Zirkuitua 2010. Prentsaurrea

Hona hemen San Miguel Donostikluba Zirkuitua 2010, proposamen berriz eta kontzertuz gainezka. Jaialdia baino egun batzuk lehenago hasiko da zirkuitua, irailean, eta 2010-2011 denboraldian zehar izango du segida. Oraingoz denboraldiko lehen musika-hitzorduak iragarriko ditugu, baita aurtengo berrikuntzak ere: hau da, San Miguelen babesa eta gure hiriko areto eta programatzaileen gehikuntza.

San Miguelen laguntzaren zein programatzaile eta areto berriak gehitzearen xedea da kalitatezko musika ibilbidea sendotzea, zirkuitu zabalagoa eta parte hartzaileagoa egitea, bertako musika-eszena dinamizatze aldera. Zentzu honetan, edizio honen asmoa da bertako taldeen presentzia areagotzea baita nazioarte mailako ospe handiko artista eta taldeak programatzea.

Zirkuituak estilo ezberdinetako proposamenak eman nahi ditu ezagutzera, beti ere artista eta taldeen kalitatea eta independentzia bermatuz. Horren lekuko dira Coque Malla, Telekinesis, The Pains Of Being Pure At Heart eta Lori Meyers bezalako izenak; etorkizun oparoa duten bertako taldeak (Thee Brandy Hips, Dotore, Dirty Pink Ladies) zein artista kontsolidatuak (Rafa Berrio).

Informazio gehiago: San Miguel Donostikluba Zirkuitua 2010.

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.