Archivo » 2010 » septiembre

Aurkeztu da udazkeneko arte eszeniko eta musika programazioa

Romeo Julieta

Eguerdi honetan aurkeztu da Donostia Kulturak udazken honetarako moldatu duen antzerkia, dantza eta musika programazioa Victoria Eugenia (Cluba barne), Antzoki Zaharra, Gazteszena (Egia) eta Imanol Larzabal (Lugaritz) aretoetan. Sarrerak bihar, irailak 15, jarriko dira salgai goizeko 11:30etik aurrera Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan (egunero, 11:30-13:30 / 17:00-20:00) eta Kutxaren kanaletan: Telekutxa, Servikutxa eta kutxa.net. Beste aldetik, folletoak (bata orokorra eta beste Victoria Eugeniakoa) dituzue pdf formatuetan. Era berean, datozen orduetan victoriaeugenia.com webgunean egongo da prest programazio guztia.

Arte Eszenikoei dagokienez, bi berritasun garrantzitsuk definitzen dute hiruhilekoa:

  • lehena, ziklo tematikoak oinarri hartuta osatutako programazioa. Indarkeria matxistari buruzko zikloak zabalduko du programa, Otras rosas rojas.
  • bigarrena, Victoria Eugenia Antzokiko Clubaren dinamizazioa antzerkia eta dantza alorretan. Programazioa erregularra mantendu nahi da eta jendearekiko hurbiltasuna eta linea intimista bilatuko dugu bertako eskaintzetan.

Lehen aipatutako zikloak, Otras rosas rojas, lau ikuskizun izango ditu: Tanttakak urriaren 15etik 17ra estreinatuko du Antzoki Zaharrean Rafael Herreroren testua, No me hagas daño; Santamaría Danzak, berriz, Vergüenza aurkeztuko du Victoria Eugenia Clubean azaroaren 25ean, Genero Indarkeriaren Aurkako Egunean; Vaivén Produccionesek ere Victoria Eugenian estreinatuko du Borja Ortiz de Gondaren Duda razonable (azaroak 27 eta 28); bukatzeko, La Papa Antzerkiak Ricardo Combik idatzi eta zuzendutako Rosas rojasekin egongo da Imanol Larzabalen (Lugaritz), abenduaren 17an.

Victoria Eugeniako Clubean bi hitzordu izango ditu Dantzaz Konpainiak urriaren 28an eta azaroaren 11n; Dani Abreuk Perro eskainiko du abenduaren 9an; goian aipatutako Juan Carlos Santamaríaren lana ahaztu gabe. Antzerkiak ere bere tokia du, noski: bi te-saio eskainiko ditu Teatro Estudiok (azaroaren 10ean eta abenduaren 22an) eta Ester Bellverek ProtAgonizo ekarriko du urriaren 21ean eta 22an.

Dantzarekin jarraituz, Béjart Ballet Laussanne egongo da Victoria Eugenian, joan den astean aurkeztutako Classic programazio barruan, urriaren 16an eta 17an; Malandain Ballet Biarritzek Romeo y Julieta sorkuntza berria eskainiko du azaroaren 20an eta 21ean; Verdinik urriaren 2an estreinatuko du Dantzaria naiz eta Kresalak Sehaska eramango du Antzoki Zaharrera, abenduaren 18an.

Gazteszenak hiru koreografia proposamen aurkeztuko ditu: Dantzan Bilaka, urriaren 16an; Kukairen Sok (2) azaroaren 13an eta Cobos Mika Company azaroaren 20an.

Helduei begirako euskarazko antzerkian, berriz, hiru proposamenek itxiko dute aurtengo programazioa eta datorren urteko Donosti Antzerki Saria irabazteko aukera izango dute: Le Petit Théatre du Pain-en Errautsak, azaroaren 6an eta 7an Gazteszenan; Gorringoren umorea, Xabinaitor, Antzoki Zaharrean, azaroaren 11tik 14ra; Demodé Quartet musika-ikuskizun umoretsua izango dugu, amaitzeko, abenduaren 10etik 12ra Antzoki Zaharrean.

Yllana eta Ara Malikian eskutik helduta bueltatuko dira Victoria Eugeniara (abenduaren 28an eta 29an) Pagagninirekin. Maniobras, berriz, agintekeriari buruzko hausnarketa bilatzen duen drama da (Antzoki Zaharra, urriak 24).

Imanol Larzabal (Lugaritz)eko programazioak hiru ikuskizun bildu ditu: Rosas rojasez gain, Los Modernosen Fo (urriak 22-24) eta Las Grotesques taldearen En ocasiones veo armarios (abenduak 10 eta 11).

Ohikoa den bezala, zartzuela ere izango dugu Victoria Eugenian: Sasibill elkarteak ekarriko du abenduaren 10ean eta 11n El huésped del Sevillano. Amaitzeko, Chicago musikala izango dugu antzoki honetan bertan abenduaren 1etik 5era.

San Miguel Donostikluba Zirkuituak zabalduko du musika denboraldia. Ondoren Gaztemaniak!eko kontzertuak izango ditugu Egiako Gazteszenan (Mice Parade eta Laetitia Sadier, urriaren 26an; The Drums, azaroaren 9an) eta Lugaritzen arituko dira Joseba Tapia (urriak 29) eta Aute eta Joan Isaac (azaroaren 12an). Gogoratu ere urriko lehen bi asteburuetan, Egiak San Miguel Donostikluba Jaialdia hartuko duela (ez konfunditu urte osoan garatuko den zirkuituarekin).

Classic progamazioaz gain, Victoria Eugeniak musika-eskaintza zabala osatu du oraingoan ere: European Jazz Quintet (urriak 8, Clubean), Mayte Martín (urriak 10),  Omar Faruk Tekbilek (urriak 12), The Swell Season (urriak 19),  Zenet (azaroak 12), Pastora Soler (azaroak 14), Rafael Berrio (azaroak 16, Clubean), Georgie Fame (azaroak 25) eta Bide Ertzean (abenduak 16).

Deja un comentario

Al enviar un comentario usted otorga una licencia perpetua de reproducir sus palabras, su nombre y su sitio web. Los comentarios inapropiados serán eliminados por el administrador.